XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikasle fina zen eta oso argia. Liburuetatik burua altxatzen zuenean, herritik gertu mendixka batetan zegoen Aingeru Goardakoaren Komentura pasiatuz joatea izugarri atsegin zuen. Hantxe aurkitzen zuen anai Sebastian de Santa Maria, komentuko atezaina, eta zeruaz eta lurraz berarekin berriketan ematen zituen orduak eta orduak.
Berriketaldi haien ondoren sentitu omen zuen Martinek frantzizkotarra izateko bokazioa eta, ondorioz Guadalajaratik hirurogeita bosten bat kilometrotara zegoen San Sebastian de Auñongo Komentuan sartu zen. Urtebeteko nobiziatua kunplitu eta gero, 1586ko maiatzaren 17an, oinarrizko hiru boto eta hogeita bost aginduen eskaintza eginaz, abitua jantzi eta Igokundeko anai Martin hartu zuen erlijio-izentzat.
Auñongo komentuko profesio liburuan anai Martinek sinatutako orria berrogeita bat urtez egon zen bertan. 1627. urtean kendu zuten erlikitegi batetan jartzeko, Anai Martinen beatifikazioaren berria komentura heldu zenean. Erlikitegia elizako kapera nagusian jarri zuten, anai Martinen gorputz osoko irudia agertzen zen koadroaren gainkaldean.
Koadroaren goi partean honakoa irakur zitekeen, anai Marcos Alcalák bere
Anai Martinen talentu eta dohainek ospe handia lortu zuten garai hartan.